XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
EZURRAKGiza-soiñaren atal gogorrak, ezurrak dira.
Ezurrai esker, gure gorputza gora begira zutik dago.
Gure ezurrak asko dira: aundiak batzuk, txikiak besteak, zabalak batzuk, luzeak besteak.
Ezur geienak soin-atalen izenak artu dituzte: buru-ezurra, masail-ezurra, beso-ezurra, istar-ezurra, belaun-ezurra, berna-ezurra eta abar.
Esku eta oiñetako ezurrak txikiak baiñan asko dira.
Besoko ezurren artean: besondo-ezurra bakarra da, baiñan besagain-ezurrak bi dira.
Zango-ezurren artean ere: istar-ezurra, bat bakarra da, berna-ezurrak, ordea, bi dira.
Bular inguru guztian biri eta biotzaren zaindari saiets-ezurrak dagoz.
Saiets-ezurrak amabi biko dira.
Ezur luze batzuen barnean
Giza-ezurrak denak batera antolatuta,
Ezur batzuk (burukoak esaterako) alkarren artean josita bezela dagoz, baiña beste batzuk alkarrekin
Ezur bat ausi ezkero, sendagilleak igeltzoaz konponduko dizu.